Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
HITZEZKO AUZOA
belar gorrituaren durduzamendurik sortuko ez badizut
oker ibili behar dut iparraren mende
hitzen errepublika bat aldarrikatu nahian
eguzkiak zartatu teilatuak bezain biluz
agertzeko adorerik ez badut
ez nuke azaldu behar jendearen aurrera
inorentzat nahi dudan hitzezko herri honetan
urruneko saminak biltzeko ez banaiz kapaz
gurasoen omenez lore eskaintza aski bada
ezina errenditzeko
poesiaren aihotza uztea nuke onena
agian besteren egiatan
neurea bilatzeko unea iritsia da
eta belar gorriak haizearen eskua itxarotea baino ez du
besteren ederrean etzan gura eskuzabal hau gordeta
gaitza da agindu ez diren hitzak ahaztea:
batzuetan nahikoa oldoztu bako
ekandu ergela da bizirik segitzea