Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
GOSARIA
jendeak ontzi bat bezala betetzen denean
edo oihanpe itsua legez zarratzen bada
egiten du planto
eta maiz horrela uzten dio bizitzeari
bestela bota egiten dute
edo ezabatu eta ahantzi
bart semea hurbildu zait
gau beranduan loak hartu ezinik
hil ondoren zer gertatuko zaion kezkarekin:
hosto jausien dantzak
eta haren ahots hauskorrak
estali didate munduaren ikusmira...
musu eman eta ohera doa
auzoen erlojupeko orduen segida
ezin dela nekarazi pentsatu
eta umearen ezpain hezeetan
etorkizuneko kanpalekuak eta
ibaien ibilgua bistaratu zaizkit
argia amatatzeaz bat
goizean semeari paratu behar nion
gosariarekin aurre-gozatu naiz etzan orduko
eta loari gutun laburra idatzi diot aire beltzean...
oker nenbilela uste dut
uste dut geu beste ezer ez dela geure geroa
baina jende artean jokatzen dela