Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
PAPEREZKO ORRIAK
paperezko orriak pasatzen ditut:
orri bat egun bat
orri bat joandako lagun bat
eta denboraren nekea sumatzen dut
zubiei itsatsia errepideari zuhaitzen gerriari
begikotasun honek bere zaharrean
beroki tupituen ukitua du
eta zirkin egiten du batzuetan
azken natural baten beldur balitz bezala
ez dakit zilegi den edo bestelako auzia den
hiltzeko beldurra izatea
agintari on eta txarrik gabe betiko gelditzea
eguneroko gauzei agur esatea
irriak patriketan gorde eta zu ez ikustea...
orriak amaitzen zaizkit
eta berriro hastapenera itzuli eta
ekiten diot papera esku artean maizteari
ikara-antzean
orri bat egun bat
orri bat joandako lagun bat
(eta hemen idatzita utzi arren
pendiz honi galga nola jarri ez dakit)