Erlojuen mekanika
Erlojuen mekanika
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-99-7
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

AUTOAN ZAHARTZEN

 

hain erraza ematen du:

ez dut ezer sumatzen

soroetan behar duten

teila-ikatzez mugarriez jabetzez

pentsatu egiten dut zelai hauen geroan

garagarraren bilakabidean uzta heldu arte

 

autoak bizi naramala gogora datozkit

boladan zenbat gauza ari naizen azkenekoz egiten:

Errumaniako Budan ez naiz gehiago izango

mamaliga eta borsh-ik ez dut berotuko berriz

 

lurpean landatuta sentitzen ditut jendearen bihotzak

bristada itzaliak igortzen

ilaunago batzuk indartsuago besteak

eta neuretzat egiten dut «hau da nire herria»

egunero azkenekoz egiten dituzun gauzak

jendearen bihotzak tipula gorri ahotsez

 

autoak ortzimugaraino narama

hurrengo ortzimuga daukat zain han

eta aitzina noa zabaldietan barrena

sinestunik gabeko jainko zoriontsu bat bezala