Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

BASALOREAK

 

 

hesi elektrikoek isolatua

besarkada bakarrera zauzkat

desio partekatua aski balitz bezala

negua bihurtzeko uda:

uki nazazu labarrak itsasoa

jo ohi duen iragazkortasunaz

 

garai basatiko kume

itzal hari baten hegian nago,

gutxiren ongizateak elikatzen du

aunitzen ondoeza,

hilen zain irekietan luberritzen da

ekonomia askea

 

zuhaitz berdeek paldoan sartuta

dakarte ortzia

edozein urtebetetze jai

itzungi guraz putz aldi batean:

arta garaiz iritsi ez zaienak

mende luzez izan bitez maiteak

 

ez ahaztu, meriturik gabe

igurtzi nau berriz zure amodioak

eta adiskidez edo

planetaz aldatzen bazara

noizbehinka bederen

fereka nazazu zure ametsen orbelaz

 

gordea dizut oraindik

xeraren patrikako edizio bat