Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

IKUSEZIN BIHURTU

 

 

atzeraka leitu nahi ditut albisteak poemak,

uste dut irakurtzeko eran

neugan dagoela gauza askoren

jatorri gordea

naizen-naizenaren zolan behar du

baina alderantzira jarrita,

badira eta

bestela ireki ezin diren ulerpideak

bestelako ordena

bestelako arnasa hartzeko eskolak

 

zeruak lurrarekin aspaldi egin zuen bat

dena dago alderantziz orain,

orduak atzeraka doaz

eta bizkarrez nabil

egunen muina iritsi nahian

 

uste dut ni ere banaizela

askazi hartakoa,

jainko guztien aitak bortxatu eta

memoria gabeko haurrez

erditu zen ama haren segida

 

dena dator alderantzira,

geroa galdu egin zen

eta iragana da heltzear,

goserik ez zuen mundu batera

gosea ekarri dugu

eta mehatxagarri jotzen da

ezeren jabe ez izatea

 

atzeraka irakurri nahi ditut albisteak,

hala hastapenera heldu orduko

dena amaituko da bai,

baina beste molde batez

 

atzeraka leitzen ikasi nahi dut,

eta poesia benetan

gaitz autoimmunea bada

jabe izateari utzi

 

arrisku hutsa da ezeren jabe ez izatea

arrisku hutsa da inoren jabe ez izatea