Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

LASTO EURIA

 

 

bizigarritasun arazoak sukaldean:

urratsak emateko eragozgarri dira

metafora hondarrak arasetan

adjektiboak zutika

 

garbigailuko arropa artean

distraitzen naiz

zorionaren arkeometria frogen bila

etxekoen kaltetan

 

mikrouhinak eskaintzen didan

minutu bakoitzari

galdatzen dizkiot beste bost

eta paratzen ditut berrogeialdian

ukitu ditudan ogi kozkorrak

lisaburdina emozioak

 

zenbatetan bota ote diet

erasiaka albistegiei

ez dira pasako

herriak ez du barkatuko

ondoren baina sakelakoan

dar-dar bat da nahikoa

lurruntzeko nire oldarra

 

gero eta hobeto ulertzen dut

ohetik jalgitzean

zergatik besarkatzen duzun

han uzten dudan itzala

—irriz, ahoan diamanteak oretzen

genituenean bezala—

 

egun makinen hilezkortasunak

xarmaturik nauka poxi bat