The night you slept
Hire antza din gauak ere,
mutu negar dagien gau urrunak,
bihotz sakonaren barrenean,
eta akiturik igaro ditun izarrak.
Masailak ukitu din masaila…
hotzikara dun, norbait
ahaleginean ari zain erreguka, bakarrik,
higan galdurik, hire sukarretan.
Sufritzen eta gutiziatzen din goiz albak,
asaldatzen haizen bihotz gaixo.
Oi, bisaia hertsi, larrimin ilun,
izarrak atsekabetzen dituen sukar,
bazagon hire antzera goiz albari itxaroten dionik,
hire bisaia miatuz iluntasunean.
Etzanda hago gauaren azpian
ortzimuga hertsi eta mortu baten antzera.
Asaldatzen haizen bihotz gaixo,
egun urrun batez hi izan hintzen egunsentia.