[Goizak zilar ditun igarotzen]
Goizak zilar ditun igarotzen
eta mortu. Hire begiak halatsu
zabaltzen zitunan behinola. Goiza
emaro joaten zunan, argi geldizko
zurrunbiloaren pare. Isilik.
Isilik hintzen hi, bizirik; gauzak
hire begipean bizi zitunan
(ez penarik ez sukarrik ez itzalik)
goizaldeko itsasoaren antzera, zilar.
Hi non, argi, han goiza.
Bizitza eta gauzak hintzena, hi.
Hiregan arnasten geninan, erne,
oraindik ere gugan den zerupean.
Ez penarik ez sukarrik orduan,
ez egun jendetsu eta ezberdinaren
itzal astun hau ere. Oi, argitasun,
urruneko ostarte, arnasaldi
larri, guregan ditun itzultzen
begi geldiak eta zilarrak.
Iluna dun hire begien
argitasunik gabe igarotzen den goiza.