[Hik ez ditun ezagutzen muinoak]
Hik ez ditun ezagutzen muinoak,
han non barreiatu den odola.
Guk guziok egin geninan ihes
guk guziok jaurti genitinan
arma eta izena. Andrazko batek
begiratzen zionan gure ihesari.
Gutariko bakar bat
gelditu zunan ukabila hertsirik,
zerua hutsik ikusiz,
burua makurtu eta hil egin zunan
harresipean, isilik.
Orain odolezko trapua dun
eta haren izena soilik. Andrazko batek
muinoetan itxaroten gaitin.