Poesia kaiera
Poesia kaiera
Cesare Pavese
itzulpena: Ion Olano Carlos
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-27-3
Cesare Pavese
1908-1950
 
 

 

Paradisua teilatuen gainean

 

Izango da egun lasai bat, argi hotzekoa

jaiotzen edo hiltzen den eguzkiaren antzerakoa, eta kristalak

hertsatuko du aire lohia zerutik at.

 

Iratzarriko gara goiz batez, behin eta betiko,

azken loaldiaren epeltasunean: itzala

izango da epeltasunaren antzekoa. Logela beteko du

leiho zabaletik, zeru zabalago batek.

Egun batez behin eta betiko igoko dugun eskaileratik

ez dira gehiago ahotsak etorriko, ezta bisaia mortuak ere.

 

Ez da beharrezkoa izango ohea uztea.

Soilik egunsentia sartuko da logela hutsean.

Leihoa aski izango da gauzak oro janzteko

argitasun lasai batez, argi batez kasik.

Haragirik gabeko itzal bat ezarriko du ahoz gorako bisaian.

Oroitzapenak izango dira itzalezko pinportak

bidean isil-gorderiko beso zaharren

antzera. Oroitzapena izango da garraldia,

artean atzo, begi itzalietan.