[Harri landuzko bisaia dun]
Harri landuzko bisaia dun,
lur gogorrezko odola,
itsasotik etorria haiz.
Oro biltzen eta miatzen
eta arbuiatzen dun higandik
itsasoaren antzera. Bihotzean
isiltasuna dun, hitzak ditun
irentsirik. Iluna haiz.
Hiretzat egunsentia isilunea dun.
Eta lurraren ahotsen
antzerakoa haiz… putzuko
ontziaren talka,
suaren kanta,
sagar baten hots ahoskabea;
hitz etsiak
eta itzaltsuak atarietan,
haurraren garrasia… sekula ere
igarotzen ez diren gauzak.
Hi ez haiz itxuraldatzen. Iluna haiz.
Lurraren kolpe batek hetsiriko
upategia haiz,
non sartu zen
oinutsik behinola umea,
eta beti dun oroitzen.
Beti oroitzen den
gela iluna haiz,
antzinako etxarte hura
non zabaltzen den egunsentia.