Soiltasuna
Bakarrik dagoen gizona (espetxean egona) espetxera da itzultzen
ogi zati bati hozka degion bakoitzean.
Espetxean amets egiten zuen neguko humusetan
ihesi doazen erbiekin. Neguko lainopean
kale-harresien artean bizi da gizona, ur hotza
edaten eta ogi zati batean hiltzen.
Batek uste du bizitza berpiztuko dela geroago,
lasaituko dela arnasa, negua itzuliko dela
ardo lurrinez ostatu epelean,
eta sutondo ona, ukuilu ona, eta afariak. Batek uste du,
barruan dagoen bitartean uste du batek. Kanporatzen da arrats batean,
eta ehizatu dizkiote erbiak eta epela jan diote
besteek, alaiki. Haiei kristaletik begiratu beharra, orain.
Gizona ausartzen da sartzera basokada bete edatera soilik
izozturik dagoelarik, eta behatzen du bere ardoa:
kolore lausoko, zapore astuneko.
Hozka egin dio ogi puskari, erbi zaporea zuena
espetxean, baina dagoeneko ez du ogi zaporerik
ez deus ere. Eta ardoak ez du laino zaporea baino.
Bakarrik dagoen gizonak ostera ere hartu ditu gogotan zelai haiek, pozarren,
goldaturik daudelakoan. Areto mortuan,
ahopean, saiatzen da kantatzen. Ostera ere ikusi du
dikearen zabalean sasitza soilduaren mototsa,
abuztuan berdea izan zena. Txistua jo dio txakur emeari.
Eta erbia azaldu da eta jada ez daukate hotzik.