Biografia
Lutxo Egia del Rio
(Santander, 1969)
Idazlea eta kulturgilea.
Paperezko hegazkinak (2002), Ezker hanka falta zuen (2005), Zubigilea (2007) eta Metamorfosis en el noveno asalto (2012) nobelak argitaratu ditu, bai eta Txakur ingelesak (2012) ipuin-bilduma ere. Haur literaturan eta saiakeran ere baditu testu ugari. Antzerkian hauxe du lehen argitalpena.
Adabaki Ekoizpenak zine-ekoiztetxean aritu da azken urteetan. Gaur egun Bira kulturgunea koordinatzen du.