Paperezko hegazkinak
Paperezko hegazkinak
2002, nobela
152 orrialde
84-95511-50-9
azala: Belen Ibarrola
Lutxo Egia
1969, Santander
 
2011, narrazioak
2007, nobela
2005, nobela
 
Paperezko hegazkinak
Lutxo Egia, 2002

1997an Londresen kokatutako istorioa da Egiarena, Paperezko hegazkinak bere bigarren liburu honek —narratibako lehena— kontatzen duena. Baina 1937ko Gernika ere badu oroimenean. Bonbardatutako Gernikara abiatutako kazetari baten iloba ezagutuko du Galder protagonistak. Hiri lainotsu bat baino gehiago, oroimen iturria da Lutxo Egiaren nobelako Londres.

kritikak:
Lutxo, Unai Elorriaga, Deia, 2002-06-12
«Ahots propioaren bila abiatu da Lutxo eleberrian. Hori beste ahalegin maratoniano bat da. Eta egin du maratoia osorik eta helmugan ahots propioa topatu du».
Komunikabideen laino bortitza, Oier Guillan, Gara, 2002-06-15
«Eskuz koloreztatutako zuri-beltzezko argazki baten gisa darabil autoreak narrazioa, neurri batean korapilatsu, neurri batean urrun, baina trebetasun handiz».
Euskal Herria Londresen, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2002-06-16
«Komunikabideen papera negatiboa da honetan, justu gerran izan zutenaren alderantzizkoa. Izenburua bera, paperezko hegazkinak, sinbolikoa da, esanez bezala Gernikaren bigarren bonbardaketa paperez egina dela».
Paperezko hegazkinak, Jon Kortazar, El País, 2002-07-29
«Mundu bi aurrez aurre, kazetaritza egiteko molde bi aurrez aurre. Eta atzean traidorearen itxura, aitorpena egiten, azken sinadura barrokoak —eta sinesgarritasuna hausten duena— aitortzen duenez».
Hedabideei kritika, Javier Rojo, El Correo, 2002-08-07
«Argi dago idazleak gerra garaiko eta oraingo hedabideen artean paralelismoak erakusteko asmoa duela, gai gatazkatsuen aurrean hedabideek informazioa manipulatu egiten dutelakoan, gatazkan bertan eragingarri (“paperezko hegazkinak”) izan arte. ».
Paperezko hegazkinak, Joseba Bergara, Hitzak & ideiak, 2002-09-01
«Emaitza ederra da. Oso gustura irakurtzen dena. Azken batean, hedabideei eta traizioari buruzko gogoeta literario ausarta da liburu hau. Nobela ona. Irakurlea hari batean zein bestean, plano honetan zein hurrengoan, gustura sentitzen da».
Paperezko hegazkinak, Ana Unanue, Aizu!, 2002-11-01
«Zenbaitek haimakagarren liburuan ere frogatu ez dutena erakusten du Lutxo Egiak aurreneko eleberrian. Alegia, badakiela idazten eta gauzak iradokitzen».
Londres lainoa da, Gotzon Hermosilla, Euskaldunon Egunkaria, 2002-11-09
«Paperezko hegazkinakekin lan txukuna egin du Lutxok. Eleberri interesgarria, gustura irakurtzen dena, irakurlearen arretari eusten dakiena, ondo idatzia eta zer pentsaturik ematen duena. Ez da gutxi».
Paperezko hegazkinak, Mikel Aldalur, www.gaztesarea.org, 2003-02-01
«Emaitza ederra da. Oso gustura irakurtzen dena. Azken batean, hedabideei eta traizioari buruzko gogoeta literario ausarta da liburu hau. Nobela ona. Irakurlea hari batean zein bestean, plano honetan zein hurrengoan, gustura sentitzen da».
Kazetaritzaren argi-ilunak, Amaia Serrano Mariezkurrena, Argia, 2019-05-26
«Paperezko hegazkinen inozentziatik, joko literario interesgarria planteatzen du Egiak: zurikeritatik ihes egiteko letren plazarik aberasgarriena literatura da, irudimenak egingo baikaitu libre».