kritikak:
Haizea ufadaka, Igor Estankona,
Deia, 2005-12-06
«Gaur egungo egoerara ekarri gaituen sarbide-erritua kontatzen du Ezker hanka falta zuen honek. Ez dira oroitzapen hutsak, ordea. Nola esan? nostalgia baino gehiago aldarte triste bat da orrialdeak zipriztintzen dituena».
Gerenaren ibili herrenak, Gotzon Hermosilla,
Berria, 2005-12-13
«Narrazio laburra da, eta Egiak egoki hartu dio neurria kontatu beharrekoari. Paperezko hegazkinak eleberrian erakutsitako estiloan aldaketa handirik egin gabe, hura findu eta aberastu egin du idazleak bigarren lan honetan».
Gerena herrena, Aritz Galarraga,
Gara, 2006-01-14
«Ordena jakinik gabe aurrera-atzera eramaten du Egiak irakurlea, saltoka dabil denboran zehar, hariak etengabe korapilatuz. Itxurazko kaos honetan, ordea, aurrera egiten du narrazioak eta, hizkera bera ere aldrebes samarra bada ere, egitura orokorra ez da gehiegi nahasten».
Oroitzapenen bila, Javier Rojo,
El Correo, 2006-02-01
«Idazkera dotore eta landuak batzuetan poetikoa izateko joera du, eta oso eliptikoa da askotan. Izan ere, elipsiak berebiziko garrantzia du nobela honetan, aldi berean bertute eta oztopoa delarik».
Geografiak, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2006-04-07
«Nobela asko dira nobela honetan, eta bada, liburuan batez ere, poesia eraikitzeko gogo sendoa, poesia benazko eta sentimenduz betea egiteko asmo saihestezina».
Burdinazko hanka herrenak, Alvaro Rabelli,
El País, 2006-06-05
«Oraingo hiri berria titanioz bete ahala, Egiaren esanetan titanizatu, eta aldi berean, hitz jokoa eginez, tiranizatu, lehengo uherra oroitmin bihurtzen da, iraganaren eta hiri bizia izandakoaren ikur».