Era ugari dago mundutik desagertzeko. Heriotza da drastikoena, eta horrexegatik beti lehenbizi aipatzen dena, ipuin bilduma honetan bezala. Gero datoz bestelakoak: kartzela, ihesa, ezkutatzea, bakardadea, alderrai ibiltzea, deitura eta itxura aldaketa, lausokeria, liluramenduzko amarrua. Eta agian lañoena: oharkabean igarotzea.
Irakurri ahala desegin egiten diren biografietako hitzak eta itzalak dirudite Lutxo Egiaren kontakizunek. Lanbroaren antzera dena gerizatzen duen estiloak bustitzen du paisaia humano hau.