Paperezko hegazkinak
Paperezko hegazkinak
2002, nobela
152 orrialde
84-95511-50-9
azala: Belen Ibarrola
Lutxo Egia
1969, Santander
 
2011, narrazioak
2007, nobela
2005, nobela
 

 

Kronenbourg 1664

 

"La cooperativa de enseñanza AEK, importante fuente de financiación de la banda terrorista ETA, está utilizando dinero público, que obtiene gracias a subvenciones oficiales del Gobierno Vasco, para editar libros en los que se presenta a los ciudadanos vascos como víctimas de un genocidio español. Además proponen ejercicios como determinar los 'rasgos físicos' de los euskaldunes". Ez da erabat zentzugabea Londresen, egunero orduak ematen baitituzue inoren ezaugarri fisikoak zehazten. "Hori afroingelesa dun, nigeriarra beharbada". "Nigeriarra? Nolatan nigeriarra, zanbiar eta hegoafrikar baten artean bereizteko gai ez bahaiz?". "Parson Green-era jaitsi dena italiarra dun, bistan zagon". Euskaldunak alemaniar, bulgariar edo portugaldarrak zarete gehienetan, espainiarrak edo frantziarrak onenetan, bereizgarririk gabe. "Hori espainiarra duk". "Nola dakin?". "Bistan zagok, beltzarana, ezpain haragitsuak eta ez oso luzea. Latinoen ederra zaukak". Fiona barik, asmatu egin duzu elkarrizketa.

        Udaren etorrerak ekaineko kazetei eragin nahi die. "Lo escribíamos hace unos días: la encrucijada para el nacionalismo democrático es sencilla: o Constitución o barbarie". Egia aitortzera, gauero entzuten duzu, eta ematen du luze gabe hautaketa egin beharko dutela, batera edo bestera. Garbi daukazu egin beharrekoa, aukerarik emango dizuten argitu barik dagoen arren. Fionak ere argi dauka, ez du aukerarik eman. Pisukideak ere ez du aukerarik eman. Ez dagoela. Ez dela egongo. Jakin duzu presidenteak izena aldatu nahi diola Espainiari. "España se llama hoy Federico" irakurri duzu, irakurri duzunez. "El presidente del Gobierno homenajeó y recitó al poeta en la Residencia". Roland Garros irabaziz gero, Arantxa esango dio; eta Mundiala irabaziz gero, Raul. Egun hauetan egunkariak ez dira metroan irakurtzen, parkeetan baizik.

        Hilaren azken kazeta Bunhill zelaietako paperontzi batera sartu duzu, The Evening Standard baten gainean. Metroan eleberriak soilik irakurtzen dituzu, eta ez linea guztietan. Egunkarietakoa ulertzekoa da, batez ere kanpokoetakoa, hauexek baitira sasoi aldaketa gehien nabaritzen dutenak. "La madre de la pistolera etarra muerta sabía que su hija 'no acabaría bien'". Lehenengoz joan zara Bunhill-era deus berria topatuko zenuelakoan. Sarri ahalegintzen zara horretan, kasik egunero, horretara bultzatzen zaitu baso urbanoak. Orrazkera berdinak hitz berdinak agur berdinak laztan berdinak ibilera berdinak euri-tanta berdinak haserrealdi berdinak aurkitzen dira. Fiona berdinak. Oroipen berdinak. (Bill Blass berdinak, Guernica berdinak). Bunhill ez da salbuespena, bere belar ingeles oso berdinarekin. "Quien conocía a la etarra desde pequeña asegura que ya en la ikastola era muy reivindicativa y que incluso alguna vez tuvo problemas en alguna casa en la que trabajó, por su activismo independentista".

Hil berriak ez dio gonbidapen berezirik egin irratiari. Radio Racional entzuten duzu, Bud batzuk aldean eta parazetamola begi-bistatik galdu barik. Ez da zurea, zuk amatatu egin duzu. Berariaz. Kartzela bihurtu duzu zeure gela. Hala ere, garbi entzun duzu Etxeberria jokalari espainiarrak gol bat sartu diola Bulgariari eta "agentes de la Policía Nacional han encontrado una mochila con lo que se presume que es material de secuestro de los terroristas vascos". Egia esateko, gero eta nekezago zaizu irratiko mezuak endelegatzea. Gero eta nekezago piztea. Baliteke hark bere burua oroipen bihurtu gura izatea (Fiona, utziko al didan irratia gaur gauerako?). Oso lotuta ikusten duzu orain berari. Zurrut egin duzu Diana ahaztaraziaren akorduan. Lehen Diana erran duzun tokian Fiona diozu orain. Beste zurrutada batzuk eman dizkiozu.

"Murió Lili Alvarez, la pionera del tenis español". Londresko udako bero larria bero koldarra da, etxeetako teilatu beltzek eragindakoa, bero zuria bero faltsua bero koldarra. Kultura bat eta bakarra da, une zehatzean jasotzen duzuena. Liliren heriotzak zer pentsatua eman dizu. Zalantzak jota zabiltza. Fionarena bat besterik ez da, azken batean. Aste batzuk dira ez duzuela elkarrekin berba egin. Bere ahotsarekin gogoratzen zaren bakoitzean, pisukidearena ere badatorkizu gogora. Negar egin behar ote diozu ezagutu ez duzunari?

        Egunkaria berreskuratu beharra daukazu. Parkera heldu zara. "Llegamos. El local de HB, la Herriko Taberna, que siempre ha sido un chiscón, tiene el marco ennegrecido del incendio, la única ventana tapada con un tablón de aglomerado y un cerrojo nuevo en la puerta. Llamamos y abre una chica con un perro y el típico look macarra y alternativo que le va a esta gente. No hay mayores txikiteando, como el año pasado, sólo una pandilla de mocosos jugando a mayores y poniéndose gallitos". Ez duzu Blanco hil osteko akabatutako zinegotzien izenik gogoratzen. Azken atentatua ekainekoa izaki. Ahaleginak egiten dituzu behin eta berriro, alferrik. Badakizu batzuk izan direla, baina nongoak diren ere ez zenuke asmatuko. Haren akordua, ordea, garbia da, izen organikoa da, harrabotsua kalapitaria tematia. Ez, ez da denbora. Fiona ere lausotzen ari zaizu, eta luze gabe oroipen tetraplejikoen artean egongo da. "'¿Periodistas? ¡Agur! No queremos hablar con vosotros, largaos'. Y nos echan. Me quedó la imagen en la retina: un chaval gordo y rubio, una morena de unos diecisiete años, con camiseta violeta y cutre, y un par de niñatos más. Los gloriosos retoños de la heroica revolución".

        Parketik bueltan neka-neka eginda zaude. Etxeko eskailerek pot eginda uzten zaituzte. Zahartzaroan sartu zaren susmoa duzu. "'Ser abuelo es muy bonito', afirmó ayer Su Majestad el Rey". Gogotik gorroto dituzu eskailerak. Bestalde, etxejabeak aipatu du errenta igo behar duela, adeitsuki aipatu ere. Putakumea halakoa. Kokoteraino zaude. Beste auzune batera ospa egin nahi duzu. Urrun gabe, merkea da Hackney, komunikazioa txarragoa bada ere. "Se parece a mí y la Infanta dice que tiene cara de Borbón". Alde egitea daukazu onena.

        Begiak itxi aurretik azken lerroak irakurri dituzu. "Egin, correo de la muerte. Todo apunta a que Egin está, como los comandos de pistoleros, los informadores y alborotadores a sueldo, bajo las órdenes de ETA y actúa en su seno como la vara sobre la que se enasta la acerada pala del hacha". Iruditu zaizkizu gau parteko ahots karrankariak, Belgraviako newsagents bateko titulu gaztelerazkoak, Fionaren deus ez duzu ulertu nahi etengabekoa, ez zenari uko faltsua, Another Brick on the Wall, balediko telefono deia, zeure buruari egindako zinak xaboizko burbuila bihurraraztea, Steve eta Helenen zorabioak, irratia piztea, bolumena igotzea, irratia itzaltzea eta biharamuneko egunkariaren albistea asmatzen saiatzea, sexuari ematea. Emmarekin gogoratzea, aspaldiko partez. Egin ixteak ez du ezer ekarri. Ez denak ezin du kalterik egin. Ez zen, ez da, ez da izango. Bazela garaia, esan dute Radio Exterior de Españan.

 

Fernando Aranguren Orbaizeta

Brixton, 1998ko uztailaren 28an