0. OHAR EZINBESTEKOA
2017. urtea hasteaz bat, biziko nuen bizitza bat idatz ziezadan proposatu nion Harkaitz Canori. Identitateen gaineko performancea jarri nahi nuen martxan.
Fikzio honetan ageri diren bizipenak, bada, egiazki gertatu ziren. Ardura handiz berifikatuak izan ziren, idatziz zein irudiz. Egiaztatzaileak kaier batera ekarri zuen guztia eta 600 argazki baino gehiago egin zituen.