Guardasol gorria
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Azaleko irudia: Irati Eguren Arruti
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
162 orrialde
978-84-19570-33-8
Lutxo Egia
1969, Santander
 
2011, narrazioak
2007, nobela
2005, nobela
2002, nobela
 

 

Barilocheri buruzko oharrak
(
copypaste Internetetik)

 

 

1. Mendi’ko Euzko Etxea

 

      Mendi’ko Euzko Etxea euskal etxearen aktibitate nagusiak euskal dantzak eta gastronomia dira. Aberri Eguna hiriko Gizataldeen Pasealekuan ospatzen du eta Europar-Argentinar Gizataldeen jaialdian dantzak eta euskal standa aurkezten ditu elkarteak.

 

            Helbidea: Con-Con s/n Las Chacras

            Hiria: Bariloche

            Hiri kodea: R8400WAC

            Estatua/Probintzia: Río Negro

            Telefonoa: +54 2944 432400

 

            Iturria: euskalkultura.eus

 

 

2. Bariloche (Wikipedia euskaraz.
Oharra: oso gutxi dago, begiratu espainolez ere bai)

 

      San Carlos de Bariloche Río Negro probintziako hiria da. Andeetako magalean kokatua dago, Nahuel Huapi lakuaren ertzean. Nahuel Huapi Parke Nazionalaren barruan dago, eta Patagoniako hiririk bisitatuenen artean dago. 1930eko eta 1940ko hamarkadetan sortu eta gero, eski, trekking eta mendizaleen turismo gunea da gaur egun. 108.205 biztanle zituen 2010eko erroldan.

 

 

3. Bariloche (Wikipedia espainolez)

 

      Bertakoak ez ziren lehen biztanleak Jose Tauschek bohemiarra eta bere familia izan ziren. Txiletik heldu ziren 1892an.

      The Sundance Kid eta Butch Cassidy tren- eta banketxe-lapur estatubatuar ospetsuak Chubut lurraldean bizi izan ziren 1901etik 1905era. Ospa egin zuten Pinkerton agentziako detektibe bat jarraika ari zitzaiela jakin orduko.

      xx. mendearen hasieran, Nahuel Huapi lakuan bizi zen izaki bat ikusi zuten hainbat lagunek. Nahuelito deitu zioten. Gehienen ustez, dinosauroen aroari estuki lotua zegoen. 1920ko hamarkadan, Clemente Oneli zientzialariak hura bilatzeko espedizioa antolatu zuen.

      1970eko uztailaren 28an Barilochazoa gertatu zen. Roberto Requeijo gobernadoreak herritarrentzat zeharo ezezaguna zen Robespierre Panebianco izendatu nahi zuen hiriko mandatari. Eta herritarrak matxinatu egin ziren.

      1994an, Bigarren Mundu Gerratik Barilochen bizi zen Erich Priebke nazi gerra-kriminala atxilotu zuten.

      2011ko uztailean, Puyehue sumendiak ekarritako errauts-euriak guztiz estali zuen Bariloche. Herritarrak kalera atera ziren pala, erratz, eskuareak eta orgatxoak eramanez.

      Oharra: hau al da Wipikedia? Ez al da ipuin bat? Robespierre Panebianco. Ez banintz Oxtul Aigé, Robespierre Panebianco deituko nintzateke. Robespierre Panebianco!!!