Guardasol gorria
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Azaleko irudia: Irati Eguren Arruti
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
162 orrialde
978-84-19570-33-8
Lutxo Egia
1969, Santander
 
2011, narrazioak
2007, nobela
2005, nobela
2002, nobela
 

 

Oxtul Aigé (Harkaitzek bidalia)

 

 

      oxtul aigé argazkilaria eta artista da. 1970. urteko maiatzaren 1ean jaio zen Barilochen, etorkin alemaniarren seme.

      Hamazazpi urte zituela, 1987an, Los Guerriors izeneko musika taldea sortu zuen, bertako kantari eta bateria-jotzaile bilakatuz. Argentinako irratietan Matáme Twice kantuarekin polemika piztu zuen taldeak, zentsuratuak izateraino. Garai hartan bereganatu zuen bere izen artistikoa, Oxtul Aigé (benetako izenaren berri ez du sekula eman nahi izan, bere jatorriari buruz era guztietako espekulazioak piztu dituen kontua).

      1999. urtean Manifestu Fragmentarista idatzi eta sinatu zuenean egin zen bereziki ezagun. Bederatzi puntutako “dekalogo” honek munduari begiratzeko dugun ikuspegi guztiz partzial, mugatu eta fragmentarioaren ondorioen gaineko hausnarketa eta bizi jarrera aldaketa errotikoa proposatzen zituen: “Errealitate mutilatu baten ikusle garen heinean, xehetasun murritzaren apologia apala baino ez zaigu geratzen” zioen manifestuko lehen puntuak. Kritikak, “osatu gabea” izatea leporatu zion manifestuari eta Oxtul Aigék bere helburua betetzat emanik, bazterrera utzi zituen bere ehunka jarraitzaileak. Egun sarean antolatuta jarraitzen dute, nahiz Oxtulen parte-hartzerik gabe: www.elmanifiestofragmentarista.com

      Pedro Mairal idazlearen adiskide eta belaunaldikide, haren literatur tailerra bere ibilbidean funtsezkoa izan dela aitortu izan du. “Harekin ikasi nuen irratitik aliritzira grabatutako zatiak editatzen, film zaharrekin trailer berriak egiten, egunkarietako titularrekin poemak idazten... Oso ariketa ezberdinak eginarazten zizkigun. Argazkilaritzara ere harekin zaletu nintzen: egun batean jendearen zapatei argazkiak ateratzera bidaltzen gintuen kalera, hurrengo batean hodeiak baino ez, beste batean txirrindulariak...”.

      2011n heldu zen Bilbora. Euskara ikasi eta euskaraz lan egiten du geroztik gehienbat. Egun, Tren estuak, ideia zabalak proiektuan dihardu buru-belarri eta irratirako podcastak sortzea du bizibide. Bilboko ekosistema musikalarekin arduratuta, Belarritik Errautsik Ez! (BEEZ!) kolektiboa sortu zuen, DJ boluntarioen bidez Bilboko tabernetan musikaren kalitatea eta aniztasuna bermatuko lukeen sarea. Bartzelonako El Ratllador Just kolektiboko kide ere bada. (ikus: www.tachadoperobientachado.cat)

 

Perilladuna eta mate edale konpultsiboa, Fedora sonbreiru klasikoak erabili ohi ditu.

 

Harremanetan jartzeko: oxtul_aige@gmail.com