Guardasol gorria
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Azaleko irudia: Irati Eguren Arruti
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
162 orrialde
978-84-19570-33-8
Lutxo Egia
1969, Santander
 
2011, narrazioak
2007, nobela
2005, nobela
2002, nobela
 

 

Harkaitz Canori gutuna (III)

 

 

2017ko uztailak 4

 

Gabon, Harkaitz!

 

Goizean bertan idatzi diot Anari. Bihar argibide gehiago bidaliko dizkiot. Hori bai, ez diot deusik esan, ez nora noan ezta zertara goazen ere. Egiaztatzaile onaren praktikak aletu dizkiot, hala nola lapazorri edo La capa de Luis Candelas estiloa edo Patricia Highsmith estiloa.

      Zoragarria iruditu zait Oxtul. Izena haste, trantsitua azken finean desibiltzea baita, eta lehendabizikoa, jakina, izenaren beraren desibiltzea da.

      Pertsonaia egingarria, zuk diozun lez. Ez naiz itxuratan ibili beharko. Hori bai, beharbada zeozer moldatu beharko dut. Adibidez, ez dakit nire azentua sinesgarria izan daitekeen.

      Bestalde, asko estimatu dut aukera ematea, zeuk sortutako profiletik abiatuta, Oxtul eraikitzeko. Baditut ideiak hura sortzen eta aberasten joateko, esango dizut.

      Oraingoz besterik ez. Harremanetan egongo gara hurrengo egunetan. Poliki joango naiz aletzen Manifestu Fragmentarista eta beste. Gertatzen da nahiko saturata topatu nauzula, baina jarraituko dut komunikazioan.

 

Benetan itzel estimatzen dizut bidalitakoa.

 

Keep in touch!

 

Astebete to go!

 

Ltx (O.A. izateko bidean)