Aurkibidea
IGLUA TANTAKA
HOZKAILU MATXURATUA
HEGO HAIZEA IPAR POLOAN
GLAZIAR BERRIEN ERDITZEA
Aurkibidea
IGLUA TANTAKA
HOZKAILU MATXURATUA
HEGO HAIZEA IPAR POLOAN
GLAZIAR BERRIEN ERDITZEA
DIMENTSIO PARALELOAK (IV)
tinbrea jo dute
galdara konpontzera datorren teknikaria da
berokiak jantzita beste bi aktore sukaldean
bakeroen filmetan bezala bihurkinak gerrian
bisera eta eskuan erreminta-kaxa
paparrean su txiki baten irudia
hau da existentziak epeltzera datorren heroia
berogailua dagoen txokora doa zuzenean
eskatzeko behar duen edozer
bakean utzi dute bere lana egin dezan
kamerak teknikariari jarraitu dio
torloju bati jira bestea askatu
hoditeriako pieza buxatua aldatu eta
berriro ireki du kaspio itsasorainoko pasabidea
iturriari ematean eztanda txiki bat
suzko geiser ņimiņo baten irudia pantailan
teknikaria joan denean komunera begia
bertan daude beste biak
ura berotu artean arropak eranzten
ur-jausi pean sartu dira eskua emanda
ezin da zoriontasun ederragorik irudikatu