Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

DANTZARI KAUKASIARRA

 

 

laukiz osatutako figurak atergabe

eskuineko botoiaz biratu

ezkerreko palankatxoarekin lurrartze puntua ipini

hutsunerik gabeko ilara lortzean lerroa ezabatzeko

goraino egingo zuten bestela laukiek

sabaia jo eta

dantzari kaukasiarrak adio dantza dantzatu arte

 

horrela aspaldi honetan gertaerak kezkak beldurrak

gero eta biziago

buelta eman eta beren lekua topatzen saiatzen naiz

baina forma definigaitzei ezin tankerarik hartu

ez dakit non utzi nola osatu errenkadak

martxa honetan laster joko dut goia

g a m e o v e r

 

nire barnean koloretako gaztelu bat ari da hazten