Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

ELUR JAUSIA

 

 

Joaquin Beltrani

 

 

hor amiantoa arnasten da

eraikin izandako hondarrak zapaltzen dituzte

burdina bihurrituak teila hautsiak egurki belztuak

plastikozko uhinak joandako garaien iltzeetan

 

zer zen ba kamioi segida hura

lurretik erauzitako etxebizitzak bertan husten

elkarri egindako promesen lekuko izandako altzariak

tristuraren gatzak eroateko hoditeria

bakardadearen aurka altxatu ziren babes hormak

 

bete egin zen lepo egin zuen zuloak

bizi eta bizi bako guztia

horra iragana maldan behera

elur jausia neguak abandonatutako parajeotan

 

begira horra maratila bat ez den atea zabaltzen

han azuleju zatiz osatutako mosaiko abstraktua

 

buzo zurien barneko izerdia sentitzen da

azpian geratu zirenen xerka eskuareak dira

zaborra iraultzen dute hatzekin

erreko zaizkie begiak musuzuloak inarrosi

eztarriarekin dastatuko materiaren deskonposizioa

 

ez dute etsiko elurpean dena azaleratu gabe

sosegua berreskuratuko bada hiri papurtu honetan

ezin dira hondoan utzi falta direnen hezurrak