Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

ISTRIPUA UR HANDITAN

 

 

marrazo hortzak kroskoan margotuta

jo gintuen izotz-haustekoak

berriro irekiko ez zen masail-hezurra

arrakala bat ontzian kubierta erdi bi eginda

 

agur keinurik ez eskurik ez airea astintzen

ez itzuliko gara ez eutsi apur batean

bengala itzaliak laguntza eske

 

denak ihes gugandik

arrain sardak urpeko hodeiak hegan

itsas ardiak jitoan beste egunsenti batzuk argitzera

norabide guztietan antzarak ortzia gezikatuz

 

mundua joan zitzaigun amore eman gabe

mundua joan gure baitatik

negu honen udaberri guztiak eramanez