Aurkibidea
IGLUA TANTAKA
HOZKAILU MATXURATUA
HEGO HAIZEA IPAR POLOAN
GLAZIAR BERRIEN ERDITZEA
Aurkibidea
IGLUA TANTAKA
HOZKAILU MATXURATUA
HEGO HAIZEA IPAR POLOAN
GLAZIAR BERRIEN ERDITZEA
DIMENTSIO PARALELOAK (III)
ohe ondoko mahaian argi txiki bat piztuta
diru-zorroa eraztuna autoko giltza
ilunak bildua du hoteleko gela
bizkarrez hartzen ditu kamerak
ile xerloak oheburukoan korapilaturiko huntz
arropak lurrean orbel
iraganaz zerbait xuxurlatu bitartean
orgasmo osteko barealdia antzezten dute
irribarre nasaia eskatuko zieten
bietako batek ordulariari begiratu dio
keinu mingots bat eta maindirepetik atera da
jantzi aurretik botoiari sakatu
gora egin dute pertsianek
argi izpiak gela barrura
kaleko eszenak hartu du pantaila
ondoko espaloia mukuru
auto batzuk bigarren lerroan argi laranjak piztuta
lantokietatik jendea irteten etxera itzultzeko ordua
eguna amaitzen hastera doa