Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

DEIA

 

 

lagunak deitu dit

soldata kobratzeko arazoak ei ditu

enpresa ez omen doa hain gaizki baina betikoa

lasai egoteko ez didala dirurik eskatuko

hitz egin bakarrik

arazoa ez dela bera entzun nahi duela

mundua dabilela okerreko xendratik

 

moztutakoan interneten sartu naiz

erostear nintzen egongelarako sofari erreparatu diot

eskaria ezeztatu dut

 

leihotik begiratu

erosketak egitetik bueltan aldamenekoa

kale-garbitzailea haize makinarekin orbela biltzen

jendea paseoan

 

eta hau dena pikutara baldin badoa zer