Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

TRUKEA

 

 

egina dago tratua

lotu dute lotu beharrekoa gure abokatuek

iluntzean trukatuko ditugu bahituak

herria ebakitzen duen zubian

 

bi udaltzain kalean gora eta behera

helikoptero batek glamourra emango lioke eszenari

udazkeneko hostoak trabatu zaizkit eztarrian

atzera egitekotan egon naiz

barka gaur ez naiz ongi esnatu sukarretan nago

baina patrikan dakartzat entregatzekoak

 

seinalearen zain nago ibaiaren ertz batean

hamahiru kanpai hots gauerdian

lokarriak askatu dizkiet zure mamuei

hegan doaz globoak balira bezala

 

beste aldetik hurbiltzen ikusi ditut

antzinako animalia desagertuak

urtzear den azken glaziarraren mihia

hemen naukazue ahoa zabal

labar txiki bat naiz