Aurkibidea
IGLUA TANTAKA
HOZKAILU MATXURATUA
HEGO HAIZEA IPAR POLOAN
GLAZIAR BERRIEN ERDITZEA
Aurkibidea
IGLUA TANTAKA
HOZKAILU MATXURATUA
HEGO HAIZEA IPAR POLOAN
GLAZIAR BERRIEN ERDITZEA
SEMAFOROA
gorri dago semaforoa
oporretatik bueltan gara
jendea zebra-bidean bestaldera
zuhaitz ezagunak bazterretan
bihurgune bat eskuinetara gero zuzen aurrera
ezkerrean zelaiak eta turistentzako amu eliza handia
ederra da etxera itzultzea
leihotik aterea daukazu eskua
ur ertzean izango duzu gogoa beratutako behatzetan
alabari begian zakarra sartu zitzaion goiz hartan
edo malekoiko paseoan arratsalde amaigabean
urperatu nahi ez zuen buia gorria
eguzkia zeruertzean
lepoa jiratu eta bion egonezinek topo egin dute
eutsiko al diogu abiatzear den egunen segida berriari
nahikoa indar pilatu ote hurrengo geltokira iristeko
zeri heldu orain eguna nabarmen mozten hasi denean
poltsatik boligrafoa eta papera atera dituzu
berdera egin du semaforoak
enbragea askatu eta badoa denbora
ez dakit
erosketen zerrenda osatzen hasi zaren
edo ihes egiteko krokisa zirriborratzen