Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

DROMEDARIOA

 

 

etena ortzi-mugaraino irristaka

alde batean harea bestean landaretza lehorra

jeepean eraman gintuzten ertzeraino

hantxe amaitzen zen dena eta hasten bizitza

gidariak abisua: erloju iraulia da mundua

lur emankorrak ziren bi aldeak duela ez asko

 

hego haizearen hasperenak aurpegian

uda egun hau ere bukatzear

liluratu egiten nau oraindik mareen joan-etorriak

uhin bat bestearen atzetik galderak gure isiltasunera

noraino hurbildu ote da lerroa

desertuak noiz egingo du talka olatuen kontra

 

lepoa biratu eta bero hodeiak lehertzera doaz

hondar ale bat sartu zait begian

dunak eta oasiak hegan guregana

 

laster hor aurreko putzuetan

itsasoak atzera egitean

egarriz hildako dromedarioa agertuko da