Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

AUTOMATA MATXURATUA

 

 

edalontzi bat arropa artean

ezti potea erreminten kutxan

zaparrada ari du kanpoan eta aterkirik ez

zapata bakarra lanpasean

sakelakoa ostu didate

 

olio beharrean dira sabeleko hortzak

kirrinka egiten dut

latorrizko zango besoei begiratu eta

beren kasa dabiltza

bizkarreko gurpila biraka

 

ezin kanpora atera giltzarik gabe

kaxoi hauetan behar du falta zaidan denborak

ez naiz iritsiko

lehortu egin zait eztarria urduri dirudit

 

txorrota zabaldu dute eskuek

bertatik edan dezadan

galdutako mugikorra urez betetzen hasi dira