Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

ZINEMATIKA

 

 

pedalak erantsi dizkiot

lurra alderik alde zeharkatzen duen ardatzari

pedalak zure oinei

txirringari hurritz makila saihetsetik sartu eta

eutsi

ez dakizun zorua muturrez aurrera erori

eutsi makilari

zure pedalen erritmora egin dezan dantza planetak

 

elektrizitatea dabilkizu neurona batetik bestera

hanketako giharrak tenkatzeraino

begiak elkarren kontra igurtziz piztu duzu dinamoa

auskalo zein piztiarenak diren

katea mugitzen ari diren hortzak

 

eraztun berriak munduaren inguruan bueltaka

saltoka arrain gorri bi erradio artean

saturno txikiak marraztu dizkiezu gure ametsei

 

irrist egin dit orekaren ardatzak

lurrikararen lehen dardarak sumatu dituzu

atzerantz begiratu

grabitate indarra dator zure bila

izua antzeman dizut aurpegian

 

ez dakit noiz hasi zaren negarrez

zorua jo aurretik edo ondoren

odol zaporea zabaldu da bion aho sabaian