Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

ITXARONGELAN

 

 

abailduta

hortzak estututa

sabelari eusten diozu

erraiak aterako zenituzke

sukarra jaisten ez

zain egoteko eskatu digute

 

sonarra prestatzen ariko dira

zure itsaspea esploratzeko

materiala errebisatzen urpekariak

hondoa jotako barkua zara

hesteak kolorea galdutako arrezife

plastikoak eta algak urdailean

begietaraino iristen zait itsas maila

 

oihu erlats bat korridoretik

zure izena ulertu uste izan dut

urpean uhinak ez dira berdin hedatzen

beste inor altxatu ez eta besotik heldu dizut

jaikitzen lagundu eta bagoaz

 

laster aterako gara ur azalera