Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

BEHE-LAINOA

 

 

muinora igo naiz goizean

kateko zakurrak bere eran agurtu nau

beleak karraka argindar kableetan

behe-laino itxia

 

maldaren larrienean arnasa estutzean

gizon bat agertu zait

ez nuke esango garai hauetakoa denik

zerbait dio ahopean

eguraldi petrala gaurkoa edo

ez al geundeke hobe etxean

ez diot ezer ulertu ezin berbak ertz egokitik ebaki

buruaz agurtu

dozena erdi pauso eta ganduak irentsi du

 

bitartean

euri txikia hostoen kontra morsez