Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

LANERAKO BIDEA

 

 

giltzari eman eskuaz enbragea sakatu

ezkerreko pedala zapaldu

beste eskuarekin erregaiari bidea ireki

ziztuan atera da bi gurpilen gainean

 

mendatean gora

errebuelta bat gero bestea

pendulua errepidean

zuzengunean hondoraino azeleragailua

 

kamioi bat aurreratu

ustekabean traktorea bidera

sigi-sagan badaki garaiz dabilena

txistu-hotsa belarrietan

 

beheko bidegurutzean eskuinetara

autobidean sartu

euli bat lehertu kaskoaren kontra

laster da ofizina atarian

 

aparkatzean arnasa hartu berriz

atzeko kutxatik ordenagailua atera

eta lantoki barrura

 

irribarrea ikusi diote

oraingoan ere osorik atera da in itineretik