Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

GILTZAK

 

 

atea ixtean elkarri begira geratu gara

eskuak patriketara haztamuka ziztuan

kakatzarra

barruan geratu dira giltzak

 

etxetik auto-kaleratuak

ordezkoen jagoleak non diren errepasatu dugu

oporretan zure gurasoak

mendira joana izango da anaia

oskolik gabeko barraskiloak gu

 

bion sosekin kaņa bana ordaintzeko adina batu

etxe aurreko terrazan eseri

eta azkenak balira bezala edan

 

laster ilunduko du hoztu

urduritzen hasia nago

lehenbailehen behar dugu sarraila libratzea

telefonoa hartu eta aseguru etxera berriro

hamar tonu

baina ez du inork erantzuten