Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

GERIZPEAN

 

 

notizia txar bat da gaua

goizak ez dakar berririk

zeruaren argitzean

 

parkera itzultzen naiz

udazken hosto bideak

jarraituz su-etenean

 

euriaren bala hotsak

falleció en Tudela

isiltzean

 

errotarria urratzea

beste egunik ez dago

gerizpean

 

karruselari beha

gogoz kontra datozen

lainoen zain