Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

SAINT-LAZARE

 

 

lasterka atera naiz lurpetik

begirada lur jota altxatu

badira hogeita hamasei ordu

zerua ez dela aldatu

 

gris hits

negua

bi urte luze

izango dela dirudi

 

emakume gazte bat

lurrean eserita

oinak gurutzatuta

harlauzetan zabalduta

 

jertse beltz bat

jendea dabil inguruan

begira geratu naiz

inor ez da sekula gelditzen

 

begiak barrurantz itzulita

pasatzen dira albotik

eta hori ikusita bi aldiz

pentsatzera paratu gabe

 

lasterka sartu naiz berriro

lurpean errealitatetik

ihesi egin nahian garaiz

amaituko ote da negua