ERREPIDEAREN ALDE HONETAN
erdi biluzik balkoira
atera naiz bustita
daude kaleak eta teilatuak
aurrez aurre dakusat
eliza erlatiboki berria
mina eternitatea igaro
balitz bezala belaun
azpiko azkura baino ez da
eta ohean etzanda
niri begira zaude
toalla zuria izara zurien gainean
erdi biluzik galdera aurpegiz
errepidearen beste aldean
entzuten dira otoitz kantuak
egurrezko jarlekuen oihuak
ardoz betetako edalontzi apurtuak
euria ari du gela barruan
queen tamainako ohe
esne-mamizkoa bustiz
eta ez dugu elkar salbatuko
grinaz azala trukatzen
saiatu arren
erdi biluzik bustita
daude kaleak eta teilatuak