Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

I

 

 

historia ez da puntu zehatz batean hasten

esango nuke

baldin eta zertaz ari naizen jakingo banu

 

begiak itxita

edo zabalik gogoetan

iragandakoak oroitzen saiatzen naiz

 

oro har alaiak

sufriarazten didaten oroitzapenak

dira gehienak

 

bada puntu bat zehatza izanik

elastikoa eta beldurgarria ere badena

zulo beltz bat

 

izandakoa

dena izango dena

irensten duena

 

oroitzapena baino

berrosatzea ezinezkoa den

hautsitako souvenir bat

 

historia zulo beltz batean amaituko dela

esango nuke

baldin eta zertaz ari naizen jakingo ez banu

 

historia hautsitako souvenir batez hasi zen

orain dela hamabi urte

egunkarietan agertu zen etxe batean