Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

V

 

 

etxea utzita harekin

zer egingo ote duten beldurrez

polizia autoan naramate

etxea ez da eraikina

etxea da norberaren espazioa

maite dugun jendez

eginak ditu hormak

 

gaurtik aurrera ez dut

sekula gehiago izanen etxerik

motxila honetan ez dira

gurasoak kabitzen

haiekin zer egingo ote duten

iluntzean naramate dagoeneko

inora ez doan bidean behera

 

kazetariek auto barrura so

bihotz-gogorrak eta atzeko aulkian

txaketa dardarti bat emozio huts

noiztenka bidean zehar

ausartzen naiz emoziotik ateratzen

errepide bazterretako zuhaitz ilarak

betirako ahaztuko ditudan segurtasunez

 

berrogeita zortzi ordu

itxarongela jendetsu batean

agonia haurretarik nork azkarrago

egin korrika nola egin alde atea zarraturik

familia dator nire bila baina

familia ez da etxea dagoeneko

autoan lozorro hurrengo itxarongelaraino