SEIGARREN SOLAIRUKO BIZILAGUNA
albornoz gorri batean bilduta
esku bat ahoan bestea eskudelean
pauso motelez alde batetik bestera
dabil adineko emakumea
noizean behin burua makurtzen du
seigarren solairuko balkoian
kilometroak egin nahian dabil
azken aldiz begiratu eta
ez dago
gorde da
ez dago
mundua amaitu zaio
udaberriak estaltzen du
nire begien eta espaloiaren
arteko amildegia
etxe barrura sartuko zen
fresko egiten du gaur goizean