BIZITZA EZ DEN ZERBAIT
ihesetik ihesera
jokoan burua galdu arte
non ezkutatzen ote da zentzua
nik ez dut hil nahi
ez dut bakarrik hil nahi
ez oraindik
ibai ertzean loratzen dira
beldurrak
ez dezala inork esan
erraza denik
erraza denik ezer
zaila da
zaila da zubia zeharkatzea
zaila da begiak eta oinak
lurretik altxatzea
ez esan hodeiak bigunak direla
eguzkiak ez duela erretzen
hiltzeko jaiotzen garela
bizitza bizitza ez den zerbait dela
nik zer dakit
ihesetik ihesera
ezin bertatik aterako nauen
norbaiten zain egoteko
zulo aski sakonik aurkitu