Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

LA MACHINE DU MOULIN ROUGE

 

 

oinetakoetara begira dudala

argi esan digu atezainak

berak uzten digulako

sar gaitezkeela ezin bestela

 

hogeina euro ordainduta

hurrengoan hobeto jantzita etorri

lurpeko hiri kaleidoskopikora

 

jende artean egin dugu

agertokirainoko bidea

edariak kreditu txartelarekin ordainduta

sartu gara erretzeko gelara

 

alferrik da zigarreta piztea

gelaxka hain dago

kez betea

 

atenporala dirudi lekuak

apokaliptikoa da paisaia

argi geraezinek mozten dute

iluntasuna etengabeko musika

 

gauaren hutsean ari da laguna

goazen hemendik

oihuka