Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

IV

 

 

haur denboran

eskola katolikoan

ikaskide batek

plastikozko zorrozkailuan

sartzen zituen hatzak

 

haragia eta azazkala

metalezko ahoan jarri

eta biratzen zuen hatza

tresnari helduz

beste eskuaz

eta batekin bukatutakoan

hurrengoari ekin

eta hurrengoarekin berdin

 

badakit orduan ere

nire hatzetan bezala

sentitzen nuela

haren mina

–ondo zekien berak–

eta borragoma

utz niezaion

egiten zuela