Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

IHES-DESIRA

 

 

heriotzak

bi gorpuk

memoria galduaren

saminak

ihes egiteko desira

areagotu baino ez

 

gau batek suntsi ditzake

egunsenti guztiak

leihotik taxi zurien gainera

salto egitea da

gela honetatik irteteko

erarik azkar eta garbiena

 

hitzak denboran zintzilik

neure baitan bilduta

urruti noa ihesi

neure burua galtzera

edo itzultzeko

arrazoi baten bila