Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

ITSASORA ERORI

 

 

itsasora erori naiz

hondarreraino

birika biak urez

hodi guztiak buxatu

 

bila arituko dira

azalean flotatzen memoriak

edo ahanzturak agian

zerutik etorriko dira

lehorretik ziztu bizian

 

berantegi helduko dira

azalean arropa bustiak

edo azal bigunak agian

negarrak entzungo dira

mugaz besteko deserrian

 

irla mortu bat eta

irla mortu batera

eramango nukeen gauza hori

aurkitu arte berriro ez lehorreratzeko

erori naiz itsasora