III
aski argi badago
ispiluaren aurrean
begi-ninia niniaren pare
aski gertu jartzen banaiz
denboran atzera egin dezaket
iragan txatalak
hondo ilunaren gainean
ziztu bizian igarotzen ikusi
artasoroko jolasak
akazia-arantzak
zoriontasunaren
mila eta bat formak
guztiak gorde nahi ditut
betirako oroitu
iluntze goxoko
ur berotan bainatu
ispilutik aldentzean
begiak itxita atzeman dezaket
gogotik ihes eginagatik ere
laguntza eske datorkidan iragana