ASTELEHENA
jar zaitez plaza baten erdian
egin ezazu negar euskararen egoeraz
agian galdetuko dizu norbaitek
ea ondo zabiltzan eta ziur ez zarela
etxerako balantza-bideaz oroituko
ihesbideari ihesbidea eransten zaio
zeure buruaren eta gorputzaren erantzule
bakar galderei ezikusi egin nahian
ikusiko duzu nola desagertzen den gaua
amesgaiztoari leku egiteko
gibel bat zara bururaino eramana
ezin duzu zikinkeria gehiago irentsi
gibel handi bat zara eta kaletik buruaz
larunbat gauera arte agurtzen zaituzte
astelehenean haiei besteko
higuina izango diozu zeure buruari